
Zer da URMUGA
Mendi ibilaldi musikatu bat da Urmuga, natura eta gizakia musikaren bidez harremantzeko. 19 egunetan osatuko dugu ertz luzearen zeharkaldia oinez, Angulo portutik Hiru Erregeen Mahaiaraino, espedizioan mendizaleak eta musikariak bat eginik. Bertako gailur, leku eta herri esanguratsuenetara musika eraman eta Urmugaren inguruko pertsonak eta herriak elkarrekin harremanetan jarriko ditugu.
Urmuga Spota
Musika eta Mendizaletasuna uztartuz URMUGAk Euskal herrian zehar osatuko den bidai barneratzaile eta integratzailea izan nahi du.
URMUGAn parte hartu
ZEHARKALDI GUZTIA
19 egun oinez Euskalherria mendebaletik ekialdera gurutzatu ahal izateko.
ASTEBETEKO ZEHARKALDIA
Aukeratu zure gustuko astea, edo ezagutzen ez duzun ingurua eta etor zaitez zure herria ezagutzea.
ASTEBURUA
Zorionez lana baduzu eta asteburuetan bakarrik jai baduzu, kontuan izan Urmugako egutegian 3 asteburu daudela.
EGUN PASA
Eta besterik ezin baduzu etor zaitez Urmuga zure herri ingurutik igarotzerakoan edo ezagutzen ez duzun mendi ingurua ezagutzea, edo Mendi-Kontzertu bat gozatzea, bakarrik, lagunekin edo umeekin.
MUSIKA KONTZERTUAK
Mendi-Kontzertuak mendigune zoragarrietan, landa eremuko herri maitegarrietan, etor zaitezte naturara musika ederra dastatzea.
Urmuga babestu
Mendi-Kontzertu bat ekonomikoki babestu, edo besterik ez bada kontzertu bat dastatzea etorri eta sarrera ordainduta Urmuga babesten duzu. Edo hori ere ezin ba duzu etorri oinezko pausoz pauso Urmugaren muga ezabatzea.